Quantcast
Channel: Kabia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 10

Irrien Lagunak saio irekia, martxoaren 1ean

$
0
0

 

 

Irrien Lagunak Oarsoaldean

 Errenteriako topaketa: 2013ko martxoaren 1ean, Merkatuzarren.

Umeen ametsak gauzatzeko lehen saioa eta helduen kafe tertulia

Guztira bertaratutako helduak 40 izan ziren, Umeak 120 bat izan ziren.

 Kafe-tertulian

Sei-zazpi laguneko taldeak osatu eta lau mahaitan kokarazi ziren. Mahai bakoitzean galdera bat zegoen hausnarketarako eta baita idazkari bat ere ekarpenak jasotzeko. Hamar minutuko tartea eman zitzaien eztabaidarako, hurrengo mahaira igaro aurretik, eta horrela denak lau mahaietatik igaro arte.

 

Bien bitartean pareta zikinak koloreztatzeko proposamena landu zuten haurrek

 Umeek iazko parte hartze prozesuan proposatu zituzten ametsetatik tiraka, ‘pareta zikinak koloreztatzea’ helburu zuena hartu zen. Saioaren xedea umeek paretak ikusi, eta bertan zer marraztu proposatu, eztabaidatu eta adostea zen, dena eskulan eta jolasaren bidez.

 Saioa bukatzeko, umeek eta helduek, Kabia Txikiaren  bideoa ikusteko aukera izan zuten eta baita flashmobaren bideoa ere.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 10